BARRIA
Azaroaren 5-ean, eskolara etorri ginen goizeko bederatzietan.Autobusa
itxaroten ari zegoen oso azkar pasatu zitzaidan,lagunekin hitz egin nuen bidaia
osoan.Barriara ailegatzean motxilak albo batean utzi genituen eta klase batera
joan ginen.Hor txarla bat eman ziguten eta denak azkar igo ginen goiko
solairura oheak hartzeko.Arazo batzuk izan genituen oheak hartzeko baina
azkenean denak pozik.Arratsaldean mendira joan ginen eta jolas batera jolastu
genuen.Hurrengo egunean jolas oso dibertigarriak egin genituen.Beste begirale
batzuk etorri ziren eta haiekin arku jaurtiketa,konfiantza jolasak eta
orientazio jolasak egin genituen.Arratsaldean Barria Pursuit izeneko jolas bat
egin genuen,barnetegi osotik ikusten genuena apuntatu behar genuen.Gero
galderak egiten zuten eta korrika joan behar ziren apuntatzera erantzuna.Eta
ere joku bat egin genuen bi bandera harrapatu behar genituen eta oso
dibertigarria izan zen.Janaria ez zitzaidan asko gustatu baina nahiko ondo
pasatu nuen.